XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Isidoro de Fagoaga Kantaria eta idazlea

Isidoro de Fagoaga nafar kantari eta idazle handia 1976ko martxoaren 15an zen Donostian.

Berakin intelektual eta euskaltzale bikain bat galdu dugu.

Isidoro, Bidasoako Beran sortua zen 1895eko apirilaren 4an; operako tenor bezala ta saiolari bezala agertu zuen bere nortasuna; bere lanetan ez ezik, Martin Ugalderen Hablando con los vascos liburuan ere argi lagatzen du bere nortasun handi hori.

Liburu hontatik ikusten dugu haurtzarotik ze kezkatia zen eta ze gazterik irten zen munduz mundu barne kezkak eraginik eta kantari bezala helburu batzuk lortu nahirik.

Hogei urtekin joan zen Italiara eta Parma-n irabazi zuen Conservatorio-an estudiatzeko beka, Toscanini, Campanini eta Pizzeti-k estudiatu zuten toki berean.

Bere gogoa bete zuenez, bederatzi alditan parte hartu zuen Milán-eko Scala famatuan Toscanini, Elmendorff eta Sigfrido, Wagner-en obra guziak kantatuaz eta Robbiani-ren Ana Karenina eta Pizzeti-ren Arrotza lehen aldiz emanez.

Era berean ibili zen Erroma-ko Operan, Napoles-ko San Karlosen, Turin-eko Regio-n, eta hitz batean, Italiako saloirik handienetan, Alemanian, Espainian eta Hego-Ameriketan.

Hemen, Guridiren Amaya berak eman zuen lehen aldiz.

Scala-ko orkestarekin Columbia-k grabatu zizkion Wagner-en obrarik berezienak, Parsifal, Tannhauser, eta abar, eta Hirukoitzaren parterik berezienak.

Nonbait, Ugalderen liburutik ikus genezakeanez, Parsifal eta Nalkiria zituen operarik gogozkoenak.